Charles Barry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Westminster, 1795eko maiatzaren 23a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1860ko maiatzaren 12a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Westminster abadia |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Walter Edward Barry |
Ezkontidea(k) | Sarah Roswell (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Enplegatzailea(k) | The Dulwich Estate (en) (1830 - |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Royal Academy of Arts |
Mugimendua | Renaissance Revival architecture (en) |
Charles Barry (Westminster, 1795eko maiatzaren 23a - Londres, 1860ko maiatzaren 12a) ingeles arkitektoa izan zen.
Bere lan nagusia Westminster jauregia XIX. mendearen erdialdean berreraikitzea izan zen. Gainera, eraikin eta lorategi askoren egilea izan zen. Bere ekarpenik handiena Britainia Handiko arkitektura italianatzailearen erabilera izan zen. Hala, palazzoaren erabilera ezarri zuen, landetxeak, hiriko etxeak eta eraikin publikoak diseinatzeko oinarri gisa. Lorategiak ere diseinatu zituen italiar estilo errenazentistarekin.